XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12garren Atala

Autonomia-Elkarteak, bere Legebiltzarraren Lege baten bidez eta Lege horrek jarri ditzan modu eta neurritan, Lege honek ematen ez dizkien agintepideak Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei eskuratu edo utzi ahal izango dizkie.

13garren Atala

1. Eusko Jaurlaritzak, bere arioz edo Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek eskatuta, Foru-Diputazioen ardurapeko diren zerbitzuen eraentza eta arreta, dagokion Dekretoz zehaztuko den eremuz eta indarraldiz, hoiei utzi ahal izango dizkie.

2. Dena dela, Jaurlaritzak honako ahalmen hauek beretzat gordeko ditu: a) Egiterapen-Arauak ematekoa.

b) Artezpideak zehaztekoa eta eraentza-egitarauak gertatzekoa.

c) Eraentzari buruzko argipideak jasotzekoa, eta ikusitako akatsak zuzentzeko eskeak egitekoa.